Edukira salto egin.

Nabigaziorako menu nagusira salto egin

Fatronik-en Logotipoa, Ezagutza Abantaila Lehiakorrean Eraldatzen

Hizkuntzak

Home

Sektore industrial desberdinetarako, eredu antolatzaile arrakastatsua. ERANTSItako BALIO HANDIko eskaintza teknologikoa.

Murriztutako atzipena

Hemen zaude: Hasiera / Korporazioari buruzko Informazioa / Kolaboratzaileak

KOLABORATZAILEAK

Lankidetza hitzarmenak ditugu beste teknologia zentro, enpresa, finantza-erakunde eta herri-erakundeekin, merkatu jakin batean kokatzeko edota gure teknologia eskaintza osatzeko edo sendotzeko asmoz.

Hona hemen lankidetza garrantzitsuenetako batzuk:

CIC Margune

Fatronikek CIC MARGUNE sortu zuen 2002an, beste zenbait teknologia zentroekin eta Euskal Herriko unibertsitateekin batera.

Errendimendu handiko fabrikazioaren arloan ekimen aitzindaria da. Bikaintasunezko ikerketa, oinarrizko ikerketa bideratua egitea du xedetzat, euskal enpresen lehiakortasun maila igotzen lagunduko duena, mundu mailan lehiakorrak diren fabrikazio-prozesuak sartuz.

Ingema - Instituto Gerontológico Matía (Matía Gerontological Institute)

Fatronikek lankidetza hitzarmen bat du Ingema eta VICOMTech erakundeekin, hiruren gaitasunak biltzen dituena, Osasun-Teknologien eta, bereziki, Laguntza-Teknologien zientzia eta teknologia garapenik onena lortu ahal izateko.

Ingemaren ezagutzak eta espezializazioak adinekoak eta ezinduak eta horien familiak zaintzearekin eta artatzearekin lotutako gai desberdinekin (besteak beste, neurologiarekin, neuropsikologiarekin, lan-terapiarekin, fisioterapiarekin, geriatriarekin, gerontologiarekin) du zerikusia.

VICOMTech

Fatronikek lankidetza hitzarmen bat du Ingema eta VICOMTech erakundeekin, hiruren gaitasunak biltzen dituena, Osasun-Teknologien, eta bereziki, Laguntza-Teknologien zientzia eta teknologia garapenik onena lortu ahal izateko.

VICOMTech, Computer Graphics eta Multimedia Teknologietan Ikerketa Aplikatuko Zentroa izanik, era askotan lagun dezake adinekoen eta ezinduen bizi-kalitatea hobetzeko orduan, bere jarduera arloarekin lotutako laguntza-teknologien bidez.

Kutxa

Fatronikek Kutxarekin duen lankidetza spin off-ak sortzera zuzenduta dago. Lankidetza horren helburua Gipuzkoan teknologian oinarritutako enpresen sorrera bultzatzea eta erraztea da, atzera eskuratu daitezken diru laguntzen bidez.

Fatronikek duen eskarmentuak erakutsi du hainbat ikerketa-lan enpresa-proiektu bideragarrietan bihur daitekeela. Bestalde, kutxak, Gizarte-Ekintzaren bidez, enpresa-mundura eraman daitezken ikerketa aplikatuko programekin lan egin nahi du.

Ayuntamiento de San Sebastián

Fatronikek bertako garapen-estrategian lan egiten du eta Donostiako Sustapena, herriko elkarte gisa bultzatzen ari den berrikuntzaren aldeko apustua egiten du. Honako zerbitzu hauek ematen dira, besteak beste: sustapenak babesten dituen enpresei aholkularitza teknologikoa eskaintzea, enpresa berriak sortzea, kongresuak antolatzea, Donostiako Plan Estrategikoan parte hartzea...

WVHTF - West Virginia High Technology Consortium Foundation

Fatronikek duen lankidetza eta nazioartera zabaltzeko politikaren barruan, izen handiko erakundeekin batera lan egiten du, teknologia arlo desberdinetan Estatu Batuetan.

West Virginia High Technology Consortium Foundation erakundearekin lankidetza-akordioa du Fatronikek, robotikaren eta osasun-teknologien inguruko gaietan konponbideak elkarrekin garatzeko.

LIRMM - Laboratoire d´Informatique de Robotique et de Microélectronique de Montpellier

Montpellier-ko informatika, robotika eta mikroelektronika laborategia (LIRMM frantsesez) UMII-ko (Montpellier-ko II. Unibertsitateko) eta CNRSko (Centre National de la Recherche Scientifique-eko) ikerketa-erakunde bat da.

Europa mailan, erakunde hori eredu da robotika arloan, eta Fatronikek horrekin lan egiten du, bi erakundeen jakintza arloak elkarren osagarri baitira. Lirmm-ekin, robotikaren eta zinematika paraleloaren barruan dauden konponbide berri guztiak lantzen dira eta bi zentroetako ikerlarien arteko harremana bultzatzen da.

ECN - Ecole Centrale de Nantes (Francia) e iRCCyN - Institut Recherche Communications Cybernetique N

Fatronikek lankidetza estua du Frantzian dagoen Nantesko Ingeniari Eskolarekin (ECNerekin) eta, bereziki, IRCCYN ikerketa laborategiarekin. Azken hori bi zentroen ekintzak eta bikaintasunezko arloak elkarren osagarri direlako eta biek interes bereko ikerketa lerroak dituztelako sortu zen. Hainbat lan batera egitea, emaitzak, metodoak eta ideiak elkarrekin garatzea eta bi zentroetako langileak trukatzea du oinarri.

Egindako lanak, aeronautika arlora bereziki bideratuta daudenak zinematika paraleloan, oinarritutako ekoizpen-sistema berrietan eta fabrikazio-prozesu berriak ikertzen jarduten dira. Gainera, EADS Airbus-ek (bereziki Nantes eta Saint Nazaire hirietan dituen zentroek) Fatronikekin batera egindako lanetan interesa duenez eta horietan parte hartzen duenez, lankidetza hau indartu egiten da.

Glosategia

Laguntza-teknologiak
Eskuragarritasun arazoak konpondu ditzaketen zientzia eta teknika arlo guztiak.
Zinematika paraleloa
Zinematika mota honetan, ardatz kartesiarrak ez dira horrela agertzen eta birtualki existitzen dira kontrol-sisteman. Horrela, makinaren buruak egiten dituen mugimenduak, ardatz kartesiarren arabera, ardatz paraleloek egiten dituzten mugimenduak elkartuz lortzen dira.

Fatronik web site information

Kontaktuaren helbide eta datuak

Mikeletegi Pasalekua, 7 - Parke TeKnologikoa E-20009 Donostia - San Sebastián
Telf. 943 00 55 00 - Fax 943 00 55 11