Edukira salto egin.

Nabigaziorako menu nagusira salto egin

Fatronik-en Logotipoa, Ezagutza Abantaila Lehiakorrean Eraldatzen

Hizkuntzak

Home

Sektore industrial desberdinetarako, eredu antolatzaile arrakastatsua. ERANTSItako BALIO HANDIko eskaintza teknologikoa.

Murriztutako atzipena

Hemen zaude: Hasiera / Glosategia

Glosategia

A

Adaptronika
Inguruan gertatzen diren aldaketak atzemateko, baldintza berriei erantzuteko eta ondorioz, haietara egokitzeko gai diren egokitze-sistemak.
Abangoardiako Teknologiaren Ikerketa
Proiektuak, gure espezializazioan sakontzeko aukera ematen dutenak eta, neurri handi batean, epe ertain eta luzera, zentroaren teknologia eskaintza finkatzen dutenak.

Igo al principio del documento

B

Biomekanika
Mekanikaren bidez bizitzako gertakariak argitzen saiatzen den zientzia.
Banatuak (zerbitzuak)
Software garapenak, ez makina bakarrean baizik eta, hainbat ataza exekutatuz eta helburu berarekin informazioa trukatuz, elkarrekin lan egiten duten hainbat tresnetan exekutatzen direnak.
Berrikuntza
Berrikuntza teknologikoak produktu, prozesu edo zerbitzu bat eta horrek eragiten dituen teknologia aldaketa garrantzitsuak sortzea, garatzea, erabiltzea eta zabaltzea dakar.

Igo al principio del documento

D

Desfabrikazioa
Produktuak automatikoki desmuntatzea, ondoren berriz erabili edota birziklatu ahal izateko. Produktuaren bizi amaierako etapan gertatzen den prozesua da.

Igo al principio del documento

E

Errehabilitaziorako robotak.
Pertsonaren funtzio edo gaitasun bat berreskuratzera bideratutako robotak.
Esparru-Programa
Teknologian ikerketa eta garapena egiteko Europako programa.

Igo al principio del documento

F

FSW
Marruskadura bidez soldatzeko prozesuak. Ingelesez: Friction Stir Welding.

Igo al principio del documento

I

I+G
Ikerketa eta garapena. Oinarrizko ikerketak, ikerketa aplikatuak eta garapen esperimentalak (ikusi kontzeptu horien definizioak) sartzen dira barnean.
IKT
Informazio eta Komunikazio Teknologiak
ISF
Xaflen deformazioa hazkorra egiteko prozesua. Ingelesez: Incremental Sheet Forming.
Industria Ikerketa
Enpresekin egiten diren proiektuak, gure ezagutza enpresa egiturara eramaten dutenak, horien lehiakortasuna areagotzeko.
Ikerketa Estrategiko
Proiektuak, gure espezializazioan sakontzeko aukera ematen dutenak eta, neurri handi batean, epe ertain eta luzera zentroaren teknologia eskaintza finkatzen dutenak.
Ikerketa Aplikatua
Ezagutza berriak eskuratzeko ikerketa, batik bat objektu praktiko espezifiko batera zuzendua.

Igo al principio del documento

J

Jarduera arloak
Fatroniken, jarduera arloa ezagutza esparru desberdinak biltzeko modu gisa ulertzen da. Ezagutzak, lankidetzak eta pertsonak batzeko ahalegina da, industria sektoreentzako eskaintza interesgarria osatu ahal izateko.

Igo al principio del documento

L

Laguntza-teknologiak
Eskuragarritasun arazoak konpondu ditzaketen zientzia eta teknika arlo guztiak.
LTZ
Laguntza Teknikoko Zerbitzu

Igo al principio del documento

M

Mekatronika
Mekanika, elektronika, informatika eta kontrol diziplinek osatzen dute mekatronika. Diziplina horiek elkartuta sistema malguagoak, adimen handiagoa dutenak, erabilera gehiago dituztenak, merkeagoak, fidagarriagoak eta errazagoak sortzeko aukera ematen dute.
Material aktiboak
Material adimendunak eta funtzio anitzekoak, adibidez: piezoelektrikoak (deformazio mekanikoa eremu elektrikoan aldatzen du), formazko memoria-aleazioak (berotasunarekin formaz aldatzen da)...

Igo al principio del documento

R

Robot laguntzaileak
Eguneroko bizitzan, adinekoei edota ezinduei laguntzen dieten robotak.

Igo al principio del documento

S

Stock teknologikoa
Etengabe egokitzen diren zientzia- eta teknologia-eskumenen multzoa, sektoreak beti eguneratutako eskaintza batekin ase ahal izateko.

Igo al principio del documento

T

TOEBak
Teknologian Oinarritutako Enpresa Berriak. Balio erantsi handiko ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzten enpresak dira. Horien jarduera ekonomiko nagusia euren teknologia ezagutzetan oinarritzen da. Lehen mailako sektore estrategikoetan lan egiten dute gehien bat, hala nola, informatikan, komunikazioetan, doitasun-mekanikan, bioteknologian, elektronikan eta nanoteknologian.

Igo al principio del documento

Z

Zinematika paraleloa
Zinematika mota honetan, ardatz kartesiarrak ez dira horrela agertzen eta birtualki existitzen dira kontrol-sisteman. Horrela, makinaren buruak egiten dituen mugimenduak, ardatz kartesiarren arabera, ardatz paraleloek egiten dituzten mugimenduak elkartuz lortzen dira.
Zaintza Lehiakorra
Erakundearentzat garrantzitsua den informazioa behatzeko, biltzeko, aztertzeko, zehatz hedatzeko eta berreskuratzeko ahalegin sistematikoa eta ordenatua.

Fatronik web site information

Kontaktuaren helbide eta datuak

Mikeletegi Pasalekua, 7 - Parke TeKnologikoa E-20009 Donostia - San Sebastián
Telf. 943 00 55 00 - Fax 943 00 55 11