KONPROMISOA, bai bezeroekin, eta baita gure gizarte, ekonomia eta ingurumen arloekin ere.
Murriztutako atzipena
Hemen zaude: Hasiera / Korporazioari buruzko Informazioa / Eginkizuna
Fatronik proiektuan parte hartzen dugunok, irabazi asmorik gabeko organizazio pribatu baten barruan, ezagutza sortzen eta geureganatzen lan egiten dugu. Ondoren, ezagutza hori enpresa berrikuntza lehiakorretan bihurtzen dugu; izan ere, martxan dauden enpresei teknologia eskaintzen diegu eta enpresa berriak sortzea bultzatzen dugu. Gure helburua gizartean, bezeroengan eta erakundeko lagunengan aberastasuna, ongizatea eta poztasuna sortzea da.
Fatronik ikerketa zentro bat da, tresna adimendunak sortzen aritzen dena, batik bat. Lan horretan beharrezkoa da teknologia desberdinak biltzea, besteak beste, mekanika, kontrola, elektronika eta informazio-teknologiak eta ekoizpen-prozesuak sakonki ezagutzea. Ezagutza atala
Historian zehar, Fatronikek industria sektore askoren beharrei erantzuna emateko ezagutza zabaldu du, eta horri esker, sektore horiek eraginkorragoak eta lehiakorragoak bihurtu dira. Halere, 2003. urtetik hona teknologia gizarte arloan ere sartzeko apustua egin du. Pertsonen eta, batez ere, adinekoen eta ezinduen bizi-kalitatea hobetzeko asmotan gabiltza. Jarduera arloak atala eta Sektore estrategikoak
Fatronikek helburu garbia du: ezagutza irabazietan bihurtzea. . Horretarako, bezeroekin harreman eredu berritzaileak garatu ditugu. Horrela, ahalik eta errentagarritasun handiena bermatzen da, eta eredu horiek produktu, prozesu eta zerbitzu berritzaileak dakartzate, lehiakortasun-maila hobetzen dutenak.
Ez hori bakarrik. Gure ezagutza osoa, ikerketa guztiak balioa sortzera zuzenduta egotea nahi dugu: negozio izatera igaroko diren eta enpresaren ekonomia hazten eta lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten ideiak sortu nahi ditugu. Horregatik, ahalegin handia egin genuen patenteak eta horien geroko lizentziamendua egin eta teknologian oinarritutako enpresa berriak sortzeko orduan.
Bezeroa da gure lehenengo konpromisoa, baina ez bakarra. Gure eginkizunaren barruan nabarmentzekoa da, halaber, gure inguruko gizartearekiko, ekonomiarekiko eta ingurumenarekiko dugun bokazioa.
Konpromiso bikoitz horrek aurre hartzera garamatza. Izan ere, berritzea aurre hartzea ere bada. Hori dela eta, abangoardiako ikerketari ekin diogu gogoz. Mundu osoko ikerketa erakunde eta zentroekin batera ikertzen eta lan egiten dugu eta ezagutza biltzen dugu, etorkizunean gure bezeroek izango dituzten beharrei erantzungo dieten teknologia aurrerapen berrien oinarriak ezartzeko helburuarekin.
Mikeletegi Pasalekua, 7 - Parke TeKnologikoa E-20009 Donostia - San Sebastián
Telf. 943 00 55 00 - Fax 943 00 55 11