Edukira salto egin.

Nabigaziorako menu nagusira salto egin

Fatronik-en Logotipoa, Ezagutza Abantaila Lehiakorrean Eraldatzen

Hizkuntzak

Home

PROFESIONAL ESPEZIALIZATUAK, teknika eta merkatuaren aldetik asko eskatzen duten proiektuetan zerbitzu onenak ematen dituztenak.

Murriztutako atzipena

Hemen zaude: Hasiera / Nola lan egin Fatronikekin / Negozio-ereduak

Gure negozio-ereduak

Enpresatik hurbil

Fatronik enpresatik gertu egon nahi duen teknologia zentroa da. Helburu horrekin, enpresen arteko harreman eredu berritzaileak garatu ditugu, bezeroek dituzten benetako beharretara egokitzeko aukera emango digutenak.

Kasu bakoitza zehatz-mehatz aztertzen da, elkarrekin lan egiteko modu eraginkorrena aukeratu ahal izateko. Beti ere, informazioa isilpean gordetzeko irizpide zorrotzak jarraitzen diru lan egiteko orduan:

Enpresekin batera lan egiten dugun eskarmentuak, negozio-eredu hauek zehaztera bultzatu gaitu. Baina etengabe ari gara berritzen eta ez dugu baztertzen gure bezeroekin lan egiteko modu berriak eta eskaintzen dugun zerbitzua hobetuko dutenak bilatzea.

Kontratu bidezko proiektuak

Lankidetza zehatzak: Enpresak epe motzeko proiektu zehatz bat egiteko kontratatzen du Fatronik, hala nola: produktu/prozesu bat hobetzeko edo berri bat garatzeko, arazo bat konpontzeko...azken batean, enpresak teknologia gaien inguruko beharren bat duenerako.

Ikerketa bezeroak eskatu bezala egiten da, eta emaitzak bezeroarenak dira.

Finantzaketa Jabetza
Enpresa Enpresa

Urte askotarako diren teknologia hitzarmenak: Enpresari egokitutako ikerketa planak identifikatzen eta garatzen dira, epe ertain eta luzerako, eta baita teknologia prospektiba duten ekintzak ere.

Fatronik enpresaren kide teknologiko egitea da xede. Horrenbestez, Fatronik enpresako proiektuetan parte hartzeko eta laguntzeko prest egongo da.

Bezeroarengandik hurbil egoteak, haren arazoak ezagutzeak aukera ematen digu, gainera, aurre hartzeko, proaktiboak izateko, enpresaren beharrak aurrez atzemateko eta aukera berriak sortzeko.

Finantzaketa Jabetza
Enpresa Enpresa

Igo al principio del documento

Proiektuak lankidetzan

Fatronikek enpresa batekin edo gehiagorekin aurrera eramaten dituen proiektuak dira. Horietan, gastuak (erakunde bakoitzak bere garapen-kostuak ordaintzen ditu) eta ikerketaren emaitzak elkarren artean banatzen dituzte.

Finantzaketa Jabetza
Enpresa eta Fatronik Enpresa eta Fatronik

Igo al principio del documento

I+G estrategikoaren finantzaketa pribatua

Negozio-eredu honek erantzuna ematen die enpresek dituzten interesei, izan ere, enpresek arazo zehatzak, egunerokoak konpontzetik haratago joan nahi dute eta euren jarduera arloetan teknologia aurrerapenak eskuratzeko aukera izan.

Kasu honetan, berak nahi duen arloan egindako ikerketa estrategikoaren zati bat finantzatzen du bezeroak. Egiten den lankidetza hitzarmenaren arabera, ikerketa plana Fatronikek zehaztu dezake, batik bat, edo bezeroak berak, edo elkarrekin egin dezakete hori. Beti ere, bi erakundeek nahi dutena hartuko da kontuan.

Era honetan, enpresak epe ertain eta luzerako ikerketa estrategikoan inbertitzen du eta ordainetan, irabaziak lor ditzake, zentroarekin hitzartutakoaren arabera: abangoardiako teknologia eskura izatea, ikerketan emaitzen (patenteen, TOEBen...) jabe izatea, emaitzak ustiatzeko lehentasuna izatea...

Finantzaketa Jabetza
Enpresa eta Fatronik Lankidetza hitzarmenaren arabera

Igo al principio del documento

Teknologia - Arriskua

Fatronik zentro aitzindarietako bat izan da enpresei mota honetako lankidetza eskaintzen.

Negozio-eredu honek, enpresarentzat garrantzia handia duten proiektuetarako egokia izan arren, arrisku handia dakar. Fatronikek bere gain hartzen du garapenak dakartzan gastuen zati bat, trukean garapen hori ustiatzerakoan lortzen diren irabazietan parte har badezake.

Beraz, enpresekin egiten diren proiektu hauek teknologian garrantzia handia dute, elkarren arteko lan edo hitzarmen baten barruan egiten dira eta haietatik datozen itzulkinak nahiz arriskuak enpresa eta Fatroniken artean banatzen dira.

Finantzaketa Jabetza
Enpresa eta Fatronik Lankidetza hitzarmenaren arabera

Igo al principio del documento

Baimenak saltzea

Industriakoak ez diren arloetan Fatronikek egin dituen garapenei esker, ustiatu daitezken emaitza asko daude.

Zentroak garapen hauek babesteko politika aktiboa egiten du, hain zuzen ere, patenteak eta beste jabetza intelektualeko eskubideak erabiltzen ditu, horiek gerora ustiatu ahal izateko.

Enpresei gure patenteen gaineko baimenak lortzeko aukera ematen diegu, horiek merkatuan ustiatu ditzaten.

Finantzaketa Jabetza
Enpresa Baimena emateari buruz hitzartutakoaren arabera

Igo al principio del documento

Parte-hartzea TOEBetan

Fatronikek teknologian oinarritutako enpresak sortzea eta indartzea sustatzen du, ikerketen emaitzek merkatuan amaitzeko bide gisa.

TOEB bat sortu ondoren, Fatronikek bertan parte hartzen du, akzioen gehiengoa eskuratzera inoiz iritsi gabe. Beraz, aukera ona da enpresa-proiektu berrietan inbertitu nahi duten enpresarientzat, teknologia inbertitzea dela uste badute nahiz ekimen horiek euren oraingo negozioak osa baditzakete.

Finantzaketa Jabetza
Enpresa TOEBan duen parte-hartzearen arabera

Igo al principio del documento

Fatronik web site information

Kontaktuaren helbide eta datuak

Mikeletegi Pasalekua, 7 - Parke TeKnologikoa E-20009 Donostia - San Sebastián
Telf. 943 00 55 00 - Fax 943 00 55 11