Eginkizun soziala duten eta lehiatzeko abantaila ekartzen duten PRODUKTU ETAZERBITZU AURRERATUENgarapena.
Murriztutako atzipena
Hemen zaude: Hasiera / Fatroniki buruzko Galderak
Sakatu ohikoenak diren galderen gainean, horien erantzunak zuzenean jasotzeko.
Fatronik 1986. urtean sortu zen, makina-erreminta fabrikatzaile talde batek teknologia gaietan zituzten beharrei erantzuna emateko.
1999. urtean aldaketa nabarmena hasi zen teknologian nahiz industriaren norabidean. Hori dela eta, Fatronik Teknologia Zentro gisa eratu zen. Horrez geroztik, ezagutza sortzen eta bereganatzen jarduten da eta ezagutza hori hainbat sektorerentzat (aeronautika-ekoizpenarentzat, makina-erremintentzat, osasun-teknologientzat...) industria berrikuntza lehiakorretan bihurtzen du.
Igo al principio del documento
Fatronik irabazi asmorik gabeko Fundazio pribatua da. Hau da, interes orokorreko helburuak dituen erakundea da, kasu honetan, ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa.
Komeni da argitzea horrek ez duela esan nahi erakundeak diru-sarrerak bermatuta dituenik. Edozein enpresak bezala, Fatronikek helburu ekonomikoak betetzeaz eta urte amaieran soberakinak izateaz arduratu behar du.
Irabazi asmorik ez izateak urteroko ekonomia soberakinak ezin direla banatu esan nahi du, hots, Fatroniken teknologia jarduera aurrera emateko berriz inbertitu behar direla.
Igo al principio del documento
Fatroniken jarduerak bi oinarrizko ardatz ditu.
Eredu horren bidez ezagutza sortzera bideratutako proiektuen eta enpresen zerbitzura dauden proiektuen arteko oreka lortu nahi da. Azken horietan iristen da ezagutza enpresa-egiturara.
Eredu horrek bereizten ditu, hain zuzen, Teknologia Zentroa, ikerketa aplikatua egiten duena eta Unibertsitatea edo Ingeniaritza. Unibertsitatean egiten den ikerketa (oinarrizko ikerketa) ezagutza sortzen jarduten da, batik bat, eta ez hainbeste ezagutza horren aplikazioan. Beste muturrean Ingeniaritzak daude. Horiek ezagutza praktikara eramaten aritzen dira eta ez teknologia berriak ikertzen.
Igo al principio del documento
Fatroniken finantzaketaren %8 publikoa da, Teknologia Zentro izateagatik egindako hitzarmenetatik datorrena. Finantzaketaren gainontzeko zatia, hau da, %92 erakunde publikoekin eta enpresekin kontratu bidez egindako proiektuetatik lortzen da.
Zehazki, %42 tokiko, Estatuko eta Europako hainbat erakunde publikok ateratako lehiaketa askeko deialdietan egiten diren ikerketa proiektuetatik lortzen da.
Gainontzekoa (%50) industriako ikerketa proiektuetatik dator. Enpresek kontratatzen dute Fatronik I+G proiektuak egiteko, modalitate askoren barruan: kontratu bidezko proiektuak, arrisku banatua duten proiektuak, epe luzerako hitzarmenak...
Igo al principio del documento
Fatronik Fundazioaren gobernu- eta ordezkari-organoa Patronatua da. Bertako kideek, enpresa-mundutik datoz batik bat, Patroi izena hartzen dute. Patroi izateko gaitasuna pertsona fisikoei nahiz pertsona juridikoei aitortzen zaie. Korporazioari buruzko informazioa atala / Patronatua..
Igo al principio del documento
Fatronik ikerketa zentro bat da, tresna adimendunak sortzen aritzen dena, batik bat. Lan horretan beharrezkoa da hainbat teknologia biltzea, besteak beste, mekanika, kontrola, elektronika eta informazio-teknologiak eta ekoizpen-prozesuak sakonki ezagutzea. Ezagutza arloa atala..
Igo al principio del documento
Historian zehar, Fatronikek industria arloan ezarri du bere ezagutza eta hainbat industria sektore eraginkorrago eta lehiakorrago izaten lagundu du.
Halere, 2002. urtetik hona, teknologia gizarte arloan ere sartzeko apustua egin du. Pertsonen bizi-kalitatea hobetu nahi dugu. Adinekoengan eta ezinduengan jartzen dugu bereziki arreta.
Hona hemen jarduera arloak:
Igo al principio del documento
Fatronikek teknologian dituen gaitasunen indarra handia denez, sektore askorentzako eskaintza zabala izateko aukera ematen digu.
Hala eta guztiz ere, Fatronik lehentasunezko sektoretzat jotzen dituenetan jarduten da, batik bat. Izan ere, sektore horiek sakon ezagutzen ditu eta horietan du eskarmentu handiena. Hona hemen lehentasuna duten sektore batzuk:
Dena den, Fatronikek bere eskarmentua eta ezagutza beste sektore batzuen esku ere jartzen ditu, hala nola, automozioaren, eraikuntzaren, zurgintzaren eta ehungintzaren esku. Modu horretan, enpresak eta gizartea garatzen laguntzen du, teknologian egiten diren berrikuntzen eta garapenaren bidez.
Igo al principio del documento
Fatroniken jarduera arloa ez da nazio mailara mugatzen. Alderantziz. Gure jarduera nazioartera zabaltzeko bokazioa dugu eta nazioarteko unibertsitateekin eta enpresekin lan egiteko prest gaude.
Hala, Fatronik sortu zenetik gaur egunera arte, harremanen sare sendoa eratu dugu, nazioarte mailan. Hori guztia posible izan da, beste arrazoien artean, enpresekin industria proiektuak gauzatu ditugulako, Europako ikerketa proiektuetan parte hartu dugulako eta mundu mailan ezagunak diren erakundeetako eta elkarteetako kide garelako.
Igo al principio del documento
Fatronik kide teknologiko egokia da biltzen dituen balioengatik, bezeroekin dituen harremanetan agerian jartzen den bezala:
Igo al principio del documento
Fatroniken oinarri nagusia pertsonak dira. Zentroak bereganatu dituen lorpenak eta helburuak ez ziren posible izango bertako langileen profesionaltasunik, arduraldirik eta esfortzurik gabe.
Zenbait diziplinako adituek lan egiten dute elkarrekin, gure bezeroen beharrak asetzeko. Teknikaren ikuspegitik, mekanika-, elektronika- eta telekomunikazio-ingeniariek, fisikariek eta abarrek euren ezagutza elkarri ematen diete, irtenbide hoberena lortu ahal izateko. Alderdi teknikoaren osagarri gisa, kudeaketan, antolakuntzan eta finantza- eta zuzenbide-gaietan adituak diren langileek Fatroniken jarduerak lortutako arrakastan laguntzen dute.
Zentroaren perfil zientifikoa indartzeko, Fatronikek barneko doktoregoaksustatzen ditu, Zentroan oinarri zientifikoaren eta teknologikoaren arteko oreka lortu nahian.
Nabarmentzekoa da, halaber, Fatronikek ahalegin handia egiten duela emakumea industriako ikerketan sar dadin. Horretarako, langileak aukeratzeko prozesuetan. emakumeen parte-hartzea bultzatzen du. Gaur egun, langileen %30 emakumeak dira (industriako ikerketaren arloan, batez bestean dauden emakumeak baino gehiago) eta horietatik askok ardura handiko postuak dituzte. Datozen urteetan kopuru horrek gora egitea espero dugu.
Igo al principio del documento
Mikeletegi Pasalekua, 7 - Parke TeKnologikoa E-20009 Donostia - San Sebastián
Telf. 943 00 55 00 - Fax 943 00 55 11