Zaintza Lehiakorra
Informazioa ezagutzan bihurtu
Ingurutik datorren informazioa, behar bezala erabilita, ezagutza lortzeko ezinbestekoa da FATRONIK-Tecnalian. Horregatik, FATRONIK-Tecnaliak modu sistematikoan lan handia egiten du zaintzan:
- Teknologian - Aurrerapen zientifiko eta teknologikoak eta horiek sortzen dituzten aukerak eta mehatxuak zaintzen ditu.
- Lehiakorra - Merkatuaren tamaina, lehia eta bezeroak ezagutzen ditu, negozio potentziala ulertzen du, lege eta gizarte esparrua ezagutzen ditu...
- Prospektiba - Zaintzak arriskuak murrizten ditu, erabakiak hartu aurretik informazioa ematen badu, soilik.
Zaintza sistemak honako aukerak ematen ditu:
- Inbertsio- eta merkaturatze-aukerak atzematea.
- Arriskuak murriztu eta horretarako mehatxuak atzematea.
- Berritzea eta horretarako aurrea hartu eta zerbitzu eta ideia berriak atzematea.
- Aurrerapen teknologiko berriak sartzea erraztea.
- Espezializazio-estrategia bideratzen laguntzea.
- Aurrera egitea, FATRONIK-Tecnaliak dituen produktuen eta bezeroek dituzten beharren arteko aldeak atzemanez.
- Lankidetza bultzatzea eta horretarako kide berriak, adituak eta beste zentroak ezagutzea.
Glosategia
- Zaintza Lehiakorra
- Erakundearentzat
garrantzitsua den informazioa behatzeko, biltzeko, aztertzeko, zehatz
hedatzeko eta berreskuratzeko ahalegin sistematikoa eta ordenatua.